Precious Plastic Durangaldea 2022-2023

Precious Plastic komunitate globala da, Herbehereetan hasi zen, eta hondakin plastikoek sortzen duten kutsaduraren konponbidearen alde lan egiten du. Mundu osoko pertsonek laguntzen dute mugimendu honetan, beren trebetasun, ezaguera eta/edo dohaintzen bidez.

Precious Plastic mugimendua 2013an hasi zen, Dave Hakkensek bultzatuta. Gaur egun, proiektua bosgarren bertsioan dago, eta bertan eta urrutitik lan egiten duten ehunka lagunen babesa du.

Precious_plastic_2

Zertan datza ekimena?

Azken urteotan, bizi dugun ingurumen-narriadura desagerrarazteko proposamenen eta ekimenen kopurua esponentzialki handitu da gizarte-kezkari dagokionez. Horregatik, Precious Plastic Durangaldearen helburu nagusia da Durangaldeko gazteak iraunkortasunaren eta birziklatzearen inguruan kontzientziatzea, eta, aldi berean, ekintzailetza eta teknologia berrien erabilera sustatzea eta zeharkako gaitasunak garatzea.

Horretarako, plastiko birziklatuko produktuak sortzeko proiektu-lehiaketa bat jarri da abian, Precious Plastic makineria tresna nagusitzat hartuta. Lehiaketa hau lantaldeetan egiten da.

Aurtengo argazki batzuk

Precious Plastic programaren sari banaketa otsailaren 28an Zornotza Aretoan (Amorebieta-Etxanon).