I’m Bizi 2024

Eskualdeko gazteen orientazioa eta laneratzea sustatzeko, Durangaldeko etorkizuneko talentua sustatuz, sare sozioekonomikoaren eta gazteriaren arteko lotura erraztuz.

IMBIZI (I)-0010
IMBIZI (I)-0218

Helburua Orokorra

Durangaldeko gazteak etorkizun akademiko eta profesionalera orientatu eta Durangaldeko talentua sustatzen laguntzea da.

Gazteen beldur eta ezjakintasunak argitzen lagundu, aukera eta gaitasun ezberdinak ikustaraziz, etorkizuneko joerei buruz berri emanez eta eskualdeko sare sozioekonomikoak eskaintzen dituen lan eta hezkuntza aukeren berri jakinaraziz.

Helburu Espezifikoak

  • Durangaldeko gazteei autoezagutzarako eta dituzten gaitasun eta ibilbide desberdinei buruz erreflexionatzeko espazioa eskaintzea.
  • Esperientzia desberdinen bitartez, gazteei lan mundua gerturatu eta inspirazio iturri izatea.
  • Eskualdeko errealitate soziekonomikoa ezagutzea, etorkizunean aurki ditzaketen aukeretara hurbilduz
  • Lan munduak eskatzen dituen eskakizunen aurre hurbilketa bat egitea, ez soilik prestakuntza akademikoari dagokionean, baizik eta zeharkako gaitasunen inguruan ere. 
  • Lan mundua eta prestakuntza akademikoa ildotzat izanik, berdintasuna, tolerantzia, enpatia eta aniztasuna bezalako balioak landu (emakumeen presentzia STEAM prestakuntza eta lanbideetan…)

Ekintzaren garapena

Proiektua bi fasetan banatuko da:

im bizi zornotza

Kronograma

  • Eskolen kaptazioa.
  • Ekitaldien prestaketa.
  • Eskolen kaptazioa.
  • Ekitaldien prestaketa.
  • Ekitaldien prestaketa.
  • Eskolen kaptazioa.
  • Inkesta egitea.
  • Ekitaldiaren prestaketa.
  • Inkesta egitea.
  • Ekitaldiaren prestaketa.

 

  • Ekitaldia.